|
Legezko informazio garrantzitsua
Web gune honetara eta bere orrialdetara sartzean (aurrantzean, "web gunea"), honako erabilera-termino eta -baldintza ezagutzen dituzula aitortzen duzu (aurrerantzean, "Terminoak eta baldintzak". Ez bazaude Termino eta balditzekin ados, arren, ez zaitez web gune honetan sartu.
ERABILERA TERMINOAK ETA BALDINTZAK
Copyright-a
Web gunearen eduki osoa coypright-aren legeek babesten dute. Web guneko orrialde edo zati jakinak jaitsi eta inprimatzea baimenduta dago, baldin eta ez badira copyright adierazpenak ezabatzen edo aldatzen, ezta legalki babestuta dauden beste izendapen batzuk ere. Oerlikon Balzersek jabetza-eskubide guztiak gordetzen ditu zuk web gunetik softwarea edo beste datu batzuk deskargatu edo beste edozein eratan kopiatzen dituzunean. Debekatuta dago publizitate edo xede komertzailetarako web gunea berregin (zati batean edo osorik), transmititu, aldatu, estekatu edo erabiltzea, aldez aurretik Oerlikon Balzersek idatziz emandako baimenik gabe.
Bermerik gabe Oerlikon Balzers dezente ahalegintzen da web gunean agertzen den informazioaren fidagarritasuna bermatzen, baina ez da ezein bermerik eskaintzen web gunean eskaintzen den informazioaren fidagarritasun edo zehaztasunari dagokionez. Oerlikon Balzersek web gunean duen ezein informazio alda dezake, edozein momentutan eta aldez aurretik jakinarazi gabe.
Oerlikon Balzersek erabilera pertsonalerako eta informazio-xedetarako eskaintzen du argitaratzen duen informazioa eta adierazitako iritzia, eta aldez aurreko jakinarazpenik gabe alda lezake edukia. Ez da Oerlikon Balzersen erantzukizuna web gunean agertzen diren iritziak edo informazioa zehatzak diren edo ez, osatua edo eguneratua ote dauden edo ez. Bereziki, ez da Oerlikon Balzersen betebeharra izango web gunetik informazio zaharkitua kentzea edo berariaz zaharkitu gisa markatzea. Web guneko ezein eduki ez da finantza-, lege-, inposizio edo ezein beste motatako jakinarazpen-oinarririk; inork ez luke, bestalde, web guneko ezein edukitan soilik oinarritu behar inbertsio-erabakiak edo beste mota batekoak hartzeko.
Eskaintzarik gabe Web gunean argitaratutako informazioa ez da eskaintza bat bidaltzeko eskari bat, ezta eskaintza bat edo gomendio bat ere inbertsio-bideak erosi edo saltzeko, edo beste ezein motatako transakzioren bat egiteko.
Web gunea ez dago egina web gunean argitaratzea edo bertan sartzea debekatzen duen jurisdikzio baten mende dauden pertsonentzat.
Erantzukizunaren muga Oerlikon Balzersek erantzukizun oro ukatzen du galera edo kalteak direla eta, direnak direla, kalte zuzen, zeharkako edo ondoriozkoak barne, web gunea erabili edo hartan sartu ondoren gerta litezkeenak, edo hirugarrenen web guneetara sartu ondorengoak.
Orobat, Oerlikon Balzersek ez du ezein erantzukizunik bere gain hartzen zure PCa edo beste jabego batzuk birusek eragindako kalteengatik kutsatuko balira, web gunea erabiltzeagatik edo haren materiala deskargatzeagatik.
Lege arautzailea eta jurisdikzioa
Honako dokumentu honetan ezarritako terminoen eta baldintzen arabera, web gunearen erabilera orotik eta hartatik eratorritako legezko auzi-jartze guztiak Espainiako legeek arautuko dituzte soilik. Jurisdizkio esparru bakarra Espainia da.
Oerlikon Balzers
Oerlikon Balzers izena OC Oerlikon AG.-ekin erlazionatzen da eta Oerlikon Balzers-Elay Coating S.A., Oerlikon Balzers Coating AG eta OC Oerlikon AGren ezein eskumenpeko zuzen edo zeharkakoa barne hartzen du.
|
|
|
|