Nola eskatu lanpostu bat-->  - Internetez edo postaz
Internet bidezko eskari bat zure ahalmenei eta gaitasuei buruz gure atentzioa erakartzeko modurik bizkorrena da.

Honela egiten da:
•  Zure nahiei eta gaitasunei egokitzen zaien enplegu-eskaintza bat aurkitu duzu Lanpostu hutsetan.
•  Prestatu aurkezpen-gutuna, eta lanean dituzun helburuak eta zure motibazioa adierazi.
•  Bete eskaria eta zure curriculum eguneratua erantsi.
•  Eskaria bidali (ahal izanez gero PDF artxibategi gisa) postuaren deskribapenaren amaieran agertzen den Giza Baliabideen saileko posta elektronikoko helbidera. Ahalik eta lasterren erantzungo dizugu. Beharrezkoa balitz, zure ziurtagiriak eta erreferentziak bidaltzea eskatuko dizugu.
Egiaztatu zure Internet hornitzaileak bidali nahi dituzun artxibategi erantsiak bidaltzeko aukera eskaintzen dizula.
Jakina, zure eskaria ohiko postaz ere bidaltzerik baduzu. Posta-helbidea lan-eskaintzaren amaieran agertzen da.

Ez baduzu ezer egokirik aurkitzen egun dauden lanpostu hutsetan, atseginez hartuko dugu, hala ere, zure eskaria.
Adierazi iezaguzu, arren, zer ekarpen egin nahi diozun Oerlikon Balzersen arrakastari eta bidali zure eskaria helbide honetara:


Oerlikon Balzers-Elay Coating S.A.
Giza Baliabideak
Antigua, 2
20577 Antzuola
Gipuzkoa
Telefonoa 943 766208
Faxaa 943766231
E-maila nerea.zabaleta@oerlikon.com