Iraunkortasuna betebeharra da
Oerlikon Balzersek konpromisoa hartu du iraunkortasunaren printzipioekin. Enpresaren garapena eta bere jarduera alderdi ekonomiko, ekologiko eta sozialek arautzen dituzte.

Oerlikon Balzersen produktuek abantaila ekonomikoak eta ekologikoak konbinatzen dituzte modurik onenean. Estalitako erremintek eta osagaiek kuantifikagarriak diren etekin ekonomikoak eskaintzen dituzte eta ingurumen-inpaktua hainbat eratan murrizten dituzte:
•  Hozgarrien, lubrifikatzaileen eta desmoldeatzeaileen erabilera eta ondorengo kudeaketa murriztu edo erabat saihesten dira.
•  Erreminten balio-bizitza luzeagoa eta ondorioz, fabrikazio-kalitatea handiagoa denez gero, atzera-botatzeak eta lehengai baliotsuen kontsumoa murrizten dira.
•  Motor-ibilgailuetan, erregai-kontsumoa eta emisio kutsatzaileak murriztu egiten dira BALINIT®-ekin estalitako osagaien erabilerari esker.
•  Osagai estaliek makinen balio-bizitza luzatzen dute eta zerbitzu-tarte luzeagoak eragiten dituzte, baita baliabide baliotsuen kontsumoa murriztu ere.
Oerlikon Balzersen estaldura-prozesuak ez dira batere oldarkorrak ingurumenarekin eta gainera, etengabe hobetuz doa bere bateragarritasun ekologikoa. Beste azal-tratamenduetan ez bezala, ez dituzte kutsatzaile-emisioak eragiten ezta hondakinik ere.
 
Mundu osoan jarduerak dituen enpresa izan eta Oerlikon Group-eko kide den aldetik, Oerlikon Balzersek NBEk Global Compact proiektuan  ingurumen-babesa, giza eskubideak eta lan-arauak sustatzeko definitu dituen arauak onartzen ditu.
Egin klik hemen informazio gehiago nahi izanez gero:
 BALINIT®-en abantailak
Estaldura-sistemak
Arrakastaren alderdiak