Inguruarekiko ardura
Oerlikon Balzersek mundu osoan banaturik dituen estaldura zentroetan Ingurugiro Kudeaketa Sistemak ezartzeko erabaki estrategikoa hartu du. Sistema hauek ISO 14001 arauarekin ziurtatuko dira.
Mundu mailan ingurugiroarekiko ardura bera izatea lortzeko derrigorrez bete beharreko Politika eta Arauak ezarri ditu Oerlikon Balzersek. Jarduera ezberdinak abian dira ingurugiro kudeaketa sistemak modu logiko eta gradualean ezarri daitezen.
Jasangarritasuna lortu eta legedia betetzeko konpromesua erakusteko Ingurugiro Politika Globala ezarri da.
Lehenengo zentroek jadanik lortu dute ISO 14001 ingurugiro ziurtagiria. Oerlikon Balzers-Elayn Ekoscan ziurtagiria daukagu. |