Kontsumo ondasun lehiakorrak

Merkatuak kalitate handiko kontsumo ondasunak eskatzen ditu, baina aldi berean, hauek merkeak izan behar dira. Konkurrentziaren presioak eta produktuen segurtasunari buruzko arau gero eta gogorragoek, fabrikatzaileak produktibitatea handitu eta kalitatea hobetzera bultzatzen dituzte.

Nahiz eta etxeko trenak, aisialdirako aparatuak, bulegoko aparatuak, kirola egiteko edo aisialdirako produktuak, erabiltzen dugun gehiena metalez edo plastikoz egina dago. BALINIT®-ez estalduriko erremintek abantaila handiak eskaintzen dituzte produktibitate eta kalitate arloetan eta aipaturiko edozein produktu fabrikatzerakoan dirua aurrezten laguntzen dute. Gainera, igurztea, higadura edo herdoiltzeak lana zailagoa egiten dutenean eta kontsumo ondasunak eta etxeko tresnak fabrikatzeko erabiltzen ditugun osagaien bizitza mozten dutenean, BALINIT® estaldurek hobekuntza nabarmenak lortzen dituzte.

Kontsumo ondasunak merkeago fabrikatzeko modua
BALINIT® estaldurek kontsumo ondasunak fabrikatzeko orduan onurak ekarri dituzten kasuen adibideak industria honetan dauden produktuak bezain anitzak dira. Estaldura hauen erabilerarekin ebaketa, zulaketa, konformatu, plastiko injekzio eta aluminio injekzio lanetan errentagarritasuna eta kalitatea neurri handi batean hobetzen dira.
Kontsumo ondasunen bizitza eta etekina luzatzen
BALINIT® estaldurek kontsumo ondasun eta etxeko tresnen fabrikazioan erabili beharreko osagaiak diseinatzerakoan hauek arinagoak eta trinkoagoak egitea ahalbidetzen dute. Gainera, hauen bizitza eta fidagarritasuna handitzen dute.