|
BALINIT®, doitasunaren zaintzaile
Autoz edo telefono mugikorrez, elastikoez edo egunkariez, janari
prestatuz edo telebista-gailuez ari garela, ia kontsumitzen
dugun guztia makinen laguntzaz egiten da. Kasu orotan,
errendimenduari, doitasunari eta produktibitateari ezartzen
zaizkien eskakizunak gero eta handiagoak dira. Ondorioz,
makinen osagaiak tentsio handipean daude.
BALINIT® estaldurek frikzio- eta higadura-fenomenoak
murrizten dituzte, besteak bete, materialaren nekea, marraketa,
kabitazio edo urradura bidezko korrosioa. Osagai mekanikoen
fidagarritasuna, balio-bizitza eta errendimendua izugarri
hobetzen dituzte. Beste hitz batzuetan esateko, unitate, gida,
kojinete eta kontrol-osagaien doitasuna mantentzen da, berriak
balira bezala.
Prozesatu den materialarekin ukipen
zuzenean dauden osagaiak ere, higadura handipean egon arren,
primeran babesten dira estaldurei esker.
Ingeniaritza
mekanikoaren sektorean, osagai fluidikoek ere funtsezko zeregina
dute. Eraikuntza arinago bat, baita presio eta abiadura
handiagoak ere, potentzio hidraulikoko sistemak garatzen
dituztenek bete beharreko eskakizunetako batzuk dira.
BALINIT®
estaldurek higadurapean dauden osagaien errendimendua hobetzen
dute konpresore, ponpa eta balbuletan. Eraginkortasuna eta
balio-bizitza handitzen dute, ingurumenarekin horren oldarkorrak
ez diren hozgarriak eta lubrifikatzaileak erabiltzen direlako,
edo lehorrean lan egin daitekeelako.
|
|
|
|