|
Irabazleak - BALINIT®-i esker
Auto-lasterketek markatzen dute garapen teknologikoaren erritmoa. Arlo horretako erronka nagusiak frikzioaren eta higaduraren murriztapena dira, baita erabateko doitasuna lortzea ere. Frikzioa txikiagoa bada, potentzia osoa handitzen da, higadura txikiagoei esker osagaiek karga handiagoak jasaten dituzte eta perdoi oso estuek aurresangarritasuna eta fidagarritasuna hobetzen dute.
Oerlikon Balzers BALINIT® estaldura gogorren hornitzaile liderra da lasterketa-autoen industriarako, mundu osoan. F1, NASCAR, DTM eta NHRAko ekipoen bazkide gisa, baita motozikleta- eta kamioi-lasterketetan ere, Oerlikon Balzersek soluzio egokiak eskaintzen ditu, bai profesionalentzat bai zaleentzat.
Arrazoi ugari eta onak daude Oerlikon Balzersekin bat egiteko eta BALINIT® estaldura gogorrak zeure osagaietan erabiltzeko:
| |
higadura-erresistentzia guztiz hobetuak osagaien balio-bizitza eta iraungarritasuna handitzen du, eta erreserbak eskaintzen ditu larrialdietan erabiltzeko
|
| |
frikzio bidezko galerak gutxiago direnez gero, handitu egiten da potentzia eta murriztu karga termikoa motorretan |
| |
material arinagoak erabiltzeak eta diseinu trinkoagoak pisua gutxitu eta kostua murrizten dituzte
|
| |
jadanik egindako piezak diseinu aldaketarik gabe estal daitezke |
| |
estaldura-tenperatura apalei esker, ez da forma edo dimentsio aldaketarik gertatzen, eta gainera, ez da akabera-lanik behar izaten
|
| |
estaldura-prozesu guztiak dokumentatuta daude, estaldura-zentro guztiak homologatuta
|
| |
emate-epe laburrak eta laguntza eraginkorra, 70 estaldura-zentro baino gehiago baitaude mundu osoan |
|
|
|
|