BALINIT® zure aldamenean, beti
Automobil, kamioi edo motozikleta modernoetako motor nahiz transmisioetan, olio-ponpa edo frenoetan, argi edo apaingarrietan, karrozeria edo barrualdean ez dago ia ezer, fabrikazioari edo funtzioamenduari dagokienez behintzat, BALINIT® estaldurekin lotura ez duenik. BALINIT®-ekin estalitako automozio-sektoreko erremintak eta osagaiak ez dira beste ezein industria-sektoretan horren bizkor eta horrenbesteko adostasunez onartu.
Estaldurei esker, ekonomia- eta ingurumen-eskakizun zorrotzenak betetzen dira. Fabrikatzaileak eta hornitzaileak  haietaz baliatzen dira honako hauetarako:
•  produktibitatea eta kalitatea areagotzeko, eta metal eta plastikoen prozesaketan fabrikazio-kostuak murrizteko
•  karga handiak jasaten dituzten osagaien errendimendua, balio-bizitza eta fidagarritasuna hobetzeko
Oerlikon Balzersen estaldura-materialak etengabe garatzen direnez gero, aplikazio berriak jartzen dira abian eta diseinu- eta fabrikazio-berrikuntza ugari sortzen dira.

Oerlikon Balzers da Europa, Amerika eta Asiako industria-gune nagusietan bere estaldura-zentroak dituen hornitzaile bakarra. Salmenta gune guztiek ISO edo edo QA ziurtagiriak dituzte eta estalduraren kalitate handi bera bermatzen dute, planetaren zeinahi bazterretan berregin daitekeena gainera. Mundu osoan banatuta dauden  70 zentrok baino gehiagok emate-epe laburrak eta laguntza eraginkorra eskaintzen dute. Produkzio-serie handiak egiteko, zure ondora joango gara edo zeure instalazioetan bertan egingo dugu estaldura.
Egizu klik hemen informazio gehiago nahi izanez gero:
Unitate mekanikoak
Teknologia motorretarako
Erregai-injekzioa