Frikzioa eta higadura erreminten eta doitasun-osagaien errendimendua eta balio-bizitza mugatzen duten garrantzizko alderdiak dira. BALINIT®-ekin estaltzea da errendimendua hobetzeko modurik eraginkorrena, eta sarritan, aukera bakarra.
BALINIT®-ekin estalitako erremintek produktibitatea eta kalitatea hobetzen dituzte metal- eta plastiko-prozesaketan; ibilgailu, makina eta gailuetan BALINIT®-ekin estalitako osagaiek, berriz, fidagarritasun handiagoz betetzen dituzte euren eginkizunak eta denbora luzeagoan, gainera.
Hutsean egindako estaldurak aukera berriak ekarri zituen, esate baterako erremintekin abiadura handiagoan eta lehorrean lan egiteko, edo karga handiak jasaten dituzten osagaiak, diesel injekzioko sistema berritzaileenetarako.