BALINIT®: Presio altua errendimendu altua lortzeko
2000 bar baino gehiagoko muturreko injekzio-presioek erregaiaren erabilera optimoa bermatu eta ihes-emisioak murrizten dituzte. Hala ere, karga guztiz handiak ezartzen dituzte injekzio-sistemaren osagaietan eta ondorioz, deformatu egiten dira, gehiegi higatzen dira eta azkenean, aleka hartzen dute.

BALINIT® estaldurak:
•  babes eraginkorra eskaintzen du urradura- eta atxikidura-higaduraren aurka
•  karga jasateko ahalmena eta iraungarritasuna areagotzen du
•  larrialdi-funtzionamendua bermatzen du lubrifikatzaile gutxi dagoenan
eta hari esker
•  motorraren prestazio hobeak lortzen dira
•  erregai-kontsumoa eta bigarren mailako kutsatzaileen emisioak murrizten dira
•  zerbitzu-tarte luzeagoak lortzen dira
BALINIT® estaldura estandarra bihurtu da motor handien injekzio-ponparen enboloetarako.
Egizu klik hemen informazio gehiago nahi izanez gero:
BALINIT® DLC
Automozioa