BALINIT®-ek fabrikazio-kostuak murrizten ditu
Mundu osoko plastiko prozesatzaileak eta egileak Oerlikon Balzers estaldurez baliatzen dira euren lehiakortasuna areagotzeko.
Fabrikazio-kostu txikiagoak
BALINIT®-ekin estalitako injekzio-moldeen erabilerari esker lortzen den zerbitzuaren iraupen handiagoak, ziklo-aldi laburragoak eta sistemaren errendimendu hobeak produktibitatea areagotu eta kostu unitarioa murrizten dituzte.
Moldea hobeto betetzen da
BALINIT® estaldurak moldea hobeto betetzen dela bermatzen du, urtutako masa hobeto jariotzen delako. Injekzio-presioak eraginkor irauten du denbora gehiagoz, eta lotura-junturak murrizten ditu.
Desmoldekatze-indarren murriztapena
BALINIT®-ek atxikidura-joera murizten du eta horri esker, desmoldekatzea errazagoa da. Oro har, desmoldatzaileen erabilera saihets daiteke.
Higadura-erresistentzia handiagoa
Oso urratzaileak diren nahasketa urtuak prozesatzen direnean, higadura dezente murrizten da estalduraren gogortasunari esker. Orobat, estaldurak moldea babesten du garbiketa- eta mantentze-prozesuetan izan litzakeen kalteez.
Pieza injektatuen kalitate hobea
Moldea hobeto bete eta deformazioa txikiagoa denez gero, produzitutako piezek kalitate hobea dute eta gutxiagotan botatzen dira atzera.
Higadura-adierazle egokia
Azal estaliaren kolore-aldaketek higadura aldez aurretik atzematen laguntzen dute, eta horri esker, molde eta txerto garestiak garaiz berregokitu daitezke.
Garbitzeko erraztasuna
Moldeetako metaketak txikiagoak dira eta bitarteko sinpleekin ezaba daitezke. Garbiketa tarte luzeagoak eta lastertasun handiagoak erremintaren erabilgarritasuna areagotzen dute.
Lehorrean egiten den funtzionamendua
Frikzio-koefiziente apalei esker, moldearen pieza mugikorrak (adib. egozkailuak, irristailuak, gidak, ardatz hariztatuak) behar bezala babestuta daude marraketaren edo aleka-hartzearen aurka, baita lehorrean lan egiten dutenean ere.
Egizu klik hemen informazio gehiago nahi izanez gero:
BALINIT® CROVEGA
BALINIT® D
Plastiko-injekzio bidezko moldekatze-makinak
Makina-erremintak
Oerlikon Balzers estalduren gida
Informazio katalogoak