BALINIT®-ek errendimendu hobea bermatzen du puntzonaketan eta konformazioan
BALINIT®-ekin estalitako trokelek euren errendimendua mantentzen dute denbora luzeagoan eta kalitate handiko piezak egiten dituzte modu fidagarrian.
Balio-bizitza handiagoa
BALINIT® oso gogorra da eta azal funtzionalak, ebaketa-ertzak eta konformazio-erradioak babesten ditu urradura-higaduraren aurka. Horrek dezente luzatzen du erreminten balio-bizitza.
Fabrikazio-kostu txikiagoak
Balio-bizitza luzeagoak eta kadentzia handiagoak produktibitatea handitu eta kostu unitarioak murrizten dituzte.
Lubrifikatzaile kantitate txikiagoa
Oinarri-geruza gogor bat frikzio apaleko azaleko geruza batekin konbinatzen dituzten estaldura-sistemek atxikidura-higadura murrizten dute. Ingurumen-inpaktu apala duten lubrifikatzaile kantitate txikiagoekin lan egin liteke, edo guztiz lehorrean ere bai. Jadanik ez da beharrezkoa produzitu diren piezak garbitzea, sarri askotan, garestia den prozesua.
Produkzioaren fidagarritasun handiagoa
Produkzioaren fidagarritasuna handitu egiten da estaldurak erremintaren gaineko karga murrizten duelako eta, ondorioz, haustura-arriskua ere bai. Xafla-konformazioko erremintetan, estaldurak higadura adierazteko balio du. Horri esker, erremintak garaiz berregokitu daitezke.
Azal-kalitate hobea
Higadura txikiagoak eta hotzean egindako soldaketak produzitutako piezen azal-kalitatea hobetzen dute, eta itxurari buruzko eskakizun altuak betetzen dira horrela. Akabera egokiagoa da ondoren egingo den estaldura elektrolitikorako.
Egizu klik hemen informazio gehiago nahi izanez gero:
BALINIT® ALCRONA PRO
BALINIT® B
BALINIT® LUMENA
BALINIT® X.CELL
Makina-erreminta
Oerlikon Balzers estalduren gida
Informazio katalogoak