|
BALINIT®, martxa berria zure ebaketa-erremintetarako
|
BALINIT® estaldurak prestazio altuak dituzten erremintak eskaintzen dizkizu, betiere prest fabrikazio prozesu berrienen eskakizun zorrotzenak betetzeko.
Kostuen murriztapena Erreminta estaliek ebaketa- eta aurrerapen-abiadura handiagoetan lan egiten dute, eta mekanizazioaren denbora eta kostua murrizten dute horrela. Balio-bizitza luzeagoa denez gero, erreminta-aldaketek eragiten dituzten kostuak murrizten ditu.
Abiadura handia eta lehorrean egindako mekanizazioa Abiadura handiko ebaketa (HSC) eta lehorrean egiten den mekanizazioa tenperatura guztiz altuetan egiten dira. Berebiziko egonkortasun termikoari, berotan duen gogortasunari eta estalduraren oxidazio-erresistentziari esker, beroa txirbiletatik husten da, ebaketa-ertzetan ondorio negatiborik izan gabe.
Gogorrean egindako mekanizazioa Estaldura gogorrei eta higadura-erresistentzia dutenei esker, 63 HRCrainoko gogortasuna duten materialak mekaniza daitezke. Erremintak erabil daitezke pieza tenplatuen akabera egiteko, eta horrela, ondorengo artezketa-eragiketak saihesten dira.
Mekanizazio zaila duten materialak
Aluminio-, titanio- eta magnesio-aleazioak eta aleazio altuko altzairuak oso zailak dira mekanizatzen. Frikzio-koefiziente apala eta atxikidurarako joera apala duten estaldura bereziei esker, errazagoa da material horiek mekanizatzea.
Erreminta bereziak
Neurrira egindako estaldurek erreminta berezien prestazioak areagotu ditzakete (adibidez, mikroerremintak).
Berrestaldura
Birzorroztutako erremintak berriro estaltzen badira, berritan zuten errendimendu bera izaten dute. Berrestaldura ezinbestekoa da erreminta berriaren iraupena eta ebaketa-parametroak mantendu nahi izanez gero.
Birzorrozketa
Birzorrozketa eta berrestaldura lastertasunez eta eraginkortasunez egin behar dira. Hala egiten dela segurtatzeko, Oerlikon Balzersek entzute handiko erreminta-zorroztaileekin batera lan egiten du.
|
|
|
|