BALINIT®-ek bidea irekitzen die soluzio berriei
Eraikuntza arinagoa, gero eta prestazio handiagoak gero eta txikiagoak diren dimentsioekin, ingurumenarekiko kontzientzia handiagoa teknologiak erabili eta aplikatzeko orduan: sistemei zenbat eta eskakizun handiagoak egin, orduan eta baldintza gehiago ezartzen dizkiete sistemek osagaiei eta erremintei.  BALINIT® estaldurak aplikazio jakin batera molda daitezke eta guztiz berriak diren errendimendu-estandarrei bidea irekitzen diete.
BALINIT®-ek zeinahi mekanizazio-prozesu errazten du.
Materialaren hautaketa egokiak,  azal-egoera optimoak eta estali beharreko erreminta edo osagaiaren diseinu egokiak haien errendimendua eta fabrikazio-kostua optimizatzen dute.

BALINIT®-ekin estalitako erremintek eta tresnek:
•  hainbat aldiz gehiago irauten dute, makinaren errendimendu hobearekin, sarri askotan
•  portaera hobetu eta iraunkorragoa ageri dute
•  hozgarri, lubrifikatzaile edo desmoldeatzaile gutxiago erabiltzen dira, eta zenbaitetan, haien beharrik ere ez da izaten
•  azken kalitatea hobetzen dute, eta horrela, akabera-lan astuna saihesten dute
 BALINIT®-ekin estalitako erremintak eta doitasun-osagaiak:
•  produktibitatea hobetzen dute
•  produkzio-kostuak murrizten dituzte
•  produkzioaren fidagarritasuna areagotzen dute
•  produktuaren kalitatea hobetzen dute
•  emateko-epeak laburtzen dituzte
•  ingurumen-inpaktua txikitu eta baliabideak aurrezten dituzte
Erabili Oerlikon Balzers estalduren gida, zure aplikazioari soluziorik onena aurkitzeko modu bizkor eta erraza!
Egizu klik hemen informazio gehiago nahi izanez gero:
BALINIT®-en abantailak
Produkzio-jario ohikoa
Kalitatea
Iraunkortasuna