Soluzio pertsonalizatuak arrakasta izan dezazun
Erreminten eta doitasun-osagaien higadurak eta frikzioak mila milioi euroko kostua du urtero. BALINIT® markapean mundu osoan Oerlikon Balzersek egiten dituen estaldurei esker, bizkor eta modu eraginkorrean murrizten dira galerak. Balia zaitez bere abantailez.
BALINIT® Estaldurak milaren batzuk lodi besterik ez dira; altzairua baino gogorragoak dira, ordea. Estaldurek berebiziko higadura-erresistentzia dute eta frikzio apalekoak dira. Ondorioz, eskakizun zehatz eta jakinetara moldatzen dira.
Oerlikon Balzersek lantzen dituen estaldura-prozesu eta -sistemek ezaugarri ondo definituak eta berregingariak dituzten estaldurak egiten dituzte.
Zure helburua berehalako arrakasta lortzea bada, jadanik egiaztatuta dauden abantailak dituzten estaldurekin, edo soluzio berritzaileen garapen bateratua egitea bada, Oerlikon Balzersek zure balio-sorkuntzaren katera erabat egokitzen den enpresa-eredua eskainiko dizu.
Oerlikon Balzers da Europako, Amerikako eta Asiako industrialde garrantzitsuenetan bere estaldura-zentroak dituen hornitzaile bakarra. Hamarka mila bezerok erabiltzen dute estaldura azpikontratatzeko aukera hori.
Arrazoi logistikoak direla eta, pieza-bolumen handi bati erantzun behar badiozu (in-house zentroak), Oerlikon Balzers arduratuko da eginkizun horretaz, baina, betiere, zeure produkzio-ingurunean txertatuta.
Estaldura-eragiketa guztiak egin nahi badituzu, ez bakarrik zeure produkzioaren zati intergral gisa, baizik eta zeure kudeaketa pean, Oerlikon Balzersen estaldura-sistemak edo produkzio-lerro osoak eskura ditzakezu. Azken aukerak salmenta ondoko zerbitzu osoaren laguntza du.

ER:STOP -->