|
Nahi al dituzu zuk zeuk erabat kontrolatu estaldura-prozesuak? Oerlikon Balzersen produkzio-sistemek edo lerroek integrazio erabatekoa bermatzen dute hasiera bertatik zure fabrikazio ingurunean, eta bermatu egiten dizute estalduraren produkzioa eta kalitatea.
Oerlikon Balzersek estaldura-sistemak bere kabuz garatu eta eraikitzeaz gainera, haietako ehunka erabiltzen ditu egunero bere estaldura zentroetan, mundu zabalean.
Plangintzatik hasita, instalaziotik pasatuz eta bere estaldura-sistema erabili arte, merkatuko aitzindariaren esperientzia osoaz baliatuko zara:
| |
esperientzia-urteak estaldura-zentroen eraikuntzan eta eragiketan |
| |
erreminta eta doitasun-osagai sorta zabal baterako aplikazioei buruzko ezagutza zehatza |
| |
sistemen erabilera maila altua, lanaldi etengabeak jasateko diseinatuak |
| |
estaldura-sistemen integrazioa produkziorako prozesu automatizatuetan |
| |
aurretratamendurako eta tratamendu ondorako probatu diren ekipo periferikoak, baita kalitatea bermatzeko ere |
| |
mudu mailako asistentzia eta ordezko piezen ematea bermatuta dago sistemen balio-bizitza osoan zehar |
| |
zure eskakizunetara moldatutako mantentzea |
| |
langileen prestakuntza praktikoa eta trinkoa Oerlikon Balzersen prestakuntza-zentro modernoan edo zure instalazioetan |
| |
estaldura-sistema malguak, berrikuntza teknikoetara eta metodo berrietara moldatzen dakitenak |
Orobat, lankidetzak beste abantaila handi bat ere eskaintzen dizu: lan-muturrak gainditu ditzakezu zure instalazioetan Oerlikon Balzersen estaldura-zentroak erabiliz eta horrela estalduraren kalitatea bermatuz.
|