Oerlikon Balzersen BALINIT®-ekin, irabazi besterik ez
BALINIT® estaldurak erabiltzen badituzu zure erremintetan eta doitasun-osagaietan, prestazioak biderkatuko dituzu. Estaldurak bide berriak zabaltzen dizkio fabrikazioari eta diseinuari, eta kostuen murriztapenak abantaila handiak eransten dizkie aplikazio ugariri.

Soluzio estandarra edo garapen berria: BALINIT® estaldurak goi-mailako kalitate berarekin egiten dira beti, tinko, dagoen lekuan dagoela; garrantzi handiko alderdia da zehaztapen zorrotzak bete behar direnean, edo enpresa multinazionalek, munduko bazter guztietatik, estaldurak eskatzen dituztenean euren piezetarako.
BALINIT®-ekin estalitako erremintek
•  produktibitatea hobetzen dute
•  produkzio-kostuak murrizten dituzte
•  prozesuaren fidagarritasuna areagotzen dute
•  produktuaren kalitatea hobetzen dute
•  emateko epeak murrizten dituzte
•  ingurumen-inpaktua txikitzen dute baliabideak aurrezten dituztelako

Laburbilduz, BALINIT®-ekin estalitako erremintek zuk zeuk behar dituzun prestazioak eskaintzen dizkizute fabrikazio-teknologia berrienen eskari zorrotzei erantzuteko. Balia zaitez abantaila hauez honako prozesu hauetarako: ebaketa, puntzonaketa, konformazioa,  plastiko-injekzioa eta aluminio-injekzioa.

BALINIT®-ek doitasun-osagaietan
•  prestazio hobeak eskaintzen dizkie neurri eta pisu txikiagoa duten piezei
•  balio-bizitza eta fidagarritasun funtzionala handitzen ditu
•  material bereziak eta garestiak baztertzen ditu
•  lubrifikatzaile-kontsumoa eta mantentze-kostuak murrizten ditu
•  babesa eskaintzen du lehorrean lan egitean
•  korrosioaren aurkako erresistentzia hobetzen du

Esate baterako, BALINIT® estaldurei esker, engranaje-kaxek modu fidagarriagoan funtzionatzen dute eta karga handiagoak har ditzakete, motorraren erregai-kontsumoa murriztu egiten da, ponpen eta konpresoreen prestaziok areagotu eta ingurumenerako kalteak murrizten dira.

Egizu klik hemen informazio gehiago nahi izanez gero:
Arrakastaren alderdiak
Iraunkortasuna
Oerlikon Balzers estalduren gida
Industria-soluzioak
Aplikazioak